martes, 27 de octubre de 2020

Hitzaldi zikloa on line


 

Bai gure alkartetik, bai beste erakunde batzuetatik (Nagusiak, Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzua) ahaleginak egiten ari gara egungo osasun-egoera honetan posible diren ekitaldi guztiak eskaintzeko. Nagusiak-en kasuan, hainbat prestakuntza-tailer ipini dira martxan, eta "On line" hitzaldi-ziklo bat iragarri deuskue, ordenagailutik edo telefono mugikorretik jarraitzeko modukoa.

Lehen hitzaldia azaroaren 4an izango da, 16:00etan, eta hizlaria Ricardo Franco Vicario izango da, mediku internista, Bilboko Unibertsitate Ospitaleko barne-medikuntzako Zerbitzuko buru klinikoa, EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea, Medikuntza Zientzien Akademiako presidentea eta komunikabideetako solaskidea. Ricardo Francori buruz gehiago jakin nahi dabenak  egin dagiala klik esteka honetan. 


Hitzaldia gai honen ganean izango da: "Posible da zahartzaroa atzeratzea? Zer ari da egiten zientzia hori lortzeko?"

Hitzaldia entzuteko nahikoa da ordenagailutik edo telefonotik Interneteko helbide batean sartzea. Gure alkarteko WhatsApp taldean zabalduko dogu hitzaldi horretara sartzeko esteka.